XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIROA SORTUZ

Talde bateko ikasle gehienek ez dute elkar ezagutzen.

Agian bat edo beste lagunen batekin etorriko zen, eta ikastaroa lantokian ematen bada, agian batera datozen lankide-taldeak egongo dira.

Normalean ordea, lanean elkar ezagutzen ez dutenekin ari zarela hartu behar da kontutan.

Eta ikastaro-mota honetan ohi ez bezala elkar ukitu eta elkarri heldu egin beharko diote.

Giroa zenbat eta lasaiagoa eta atseginagoa izan, are eta azkarrago gaindituko dira oztopoak (klasearen helburua zein den ez da ahaztu behar, noski).

Giroa hobetzeko era batzuek hauek dira: - Gutxienez hogei minutu lehenago hel zaitez.

Horrela denbora izango duzu ikusentzunezko bitartekoek ondo funtzionatzen duten ikusteko, manikia prestatzeko eta gela zuk nahi bezala moldatzeko.

- Etortzen den pertsona bakoitza agurtu eta ongi etorria dela senti eraz iezaiozu.

Astirik baduzu, galde iezaiezu ikastarora etortzeko arrazoi bereziren bat izan duten eta lehendik lehen laguntzaz zerbait ikasia duten.

Informazio hori gero baliagarri suertatuko zaizu ikasle bakoitzak klaseko eztabaidetan parte har dezan.

- Modurik baldin baduzu, interesgarria da ikasle bakoitzaren izena letra handiz duten etiketak egitea.

Beren izenez dei egingo diezu horrela eta beraiei ere ikaskideen izenak ezagutzen lagunduko die.

Bakarka baloraturik eta aintzakotzat harturik daudela senti erazten dien guztia baliagarri da.

Izenak erabilita adiskidetasunari gehiago lagunduko zaio titulu formalak erabilita baino.

Ez ahaztu zuk ere zeure izena duen etiketa jartzea.

- Bere orduan hasi eta bukatu klasea.